Nola landu sexualitatea haurrekin?

Baleike 2014ko martxoaren 18a

Lubaki Guraso Elkarteak Haurren sexualitatea nola landu hitzaldia antolatu du, ostegunean, 17:30ean, Herri Eskolako Sagarbideko aretoan. Amaia Vazquez sexologian adituak hitz egingo du, gurasoen dudak eta beldurrak argitzeko. Hitzaldia euskaraz izango da.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide