Tolosan 31-26 galdu zuen Bigara Pulpok joan den asteburuan. Hala ere, sailkapeneko zuloan diren Romok eta Urdanetak ere galdu zutenez, matematikoki mailari eutsi dio Pulpok.
Tolosa aurretik izan zen partida osoan, baina Pulpok ez zuen amore eman azken txanpara arte. Tolosarrek markagailuan tartea zabaldu orduko Pulpok erantzun eta berriro aldeak estutzen ziren. Horrela, 18nako berdinketarekin iritsi zen partida bigarren zatiaren erdialdera. Baina handik aurrera ezinean aritu ziren zumaiarrak eta Tolosak 31-26 irabazi zuen partida.
Pulpok 15 punturekin jarraitzen du, baina Romok eta Urdanetak galdu egin zutenez, Lehen Mailan jarraituko du Pulpok beste urtebetez. Helburua bete dute, beraz. Hurrengo partida Lubakin izango da, larunbatean (16:30ean), sailkapeneko hirugarren postuan den Zaragozako Stadium Casablancaren aurka.
Pulpon jokatu zuten: Manterola, Aizpurua, Gutierrez (1), Espilla (5), Yeregi, Ibarguren, Larburu (3), Elola, Rubio (8), Ballesteros, Arrieta (5), Lizeaga (2) eta Ibarra (2).
Pulpoko gainontzeko taldeetatik, aipatzekoak dira mutil jubenilek Bilbon lortutako garaipena (25-42). Bi jardunaldiren faltan sailkapen buruan daude. Neska infantilek 20-25 irabazi zuten Legazpin, eta partidarik galdu gabe jarraitzen dute.