'Zertarako hegoak' ikusteko sarrerak dauzkagu

Baleike 2014ko martxoaren 19a

Zertarako Hegoak antzezlana taularatuko dute ostiralean Aita Marin (22:00etan). Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu zozkatzeko.

Berria egunkariaren 10. urteurrenaren harira sortu zen Zertarako hegoak 2013ko udaberrian.

Egoera absurdu batetik abiatzen da "Zertarako hegoak" antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu super botereak. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten super botereak dira topatu dituztenak.

Jende guztia hasi da bere super boterearen bila, haien artean Mirentxu: zer egin hegan egiteko balio ez duten hegoekin?

Pertsona bakoitzak bere inguruan eragiteko duen botereaz mintzo da Zertarako hegoak antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz. Batzuetan ni izan arren, beste batzuetan gu izateko dugun beharraz.

Sarreren zozketan parte hartzeko, bidali mezua aldizkaria@baleike.com helbidera, zure datuekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide