Topaketei hasiera emateko, gaur, bi kontzertu didaktiko eskainiko dituzte irakasleek Aita Mari aretoan (azken orduko aldaketa), 14:30ean eta 15:30ean. Igandera arte, ikastaro trinkoa egin ahal izango dute musika ikasleek eta igande eguerdian kontzertua eskainiko dute ikasitako obrak jendaurrean jotzeko (12:30ean, Maria eta Josen).
Metal musika-tresnak ezagutu nahi dituztenenei edo metal musika-tresnaren bat jotzen dutenenei dago zuzendua topaketa, eta antolatzaileek jakinarazi dute adin guztietako ikasleak izango direla ongietorriak saioetara. Ikastaroen helburua metal musika-tresnak eta horientzat idatzitako obrak ezagutaraztea da. Horretarako, Susana Plumed, Iñigo Guembe Sada, Iñigo Ramirez de Ganuza eta Victor de Andres Mutilva bezalako goi mailako irakasleak izango dituzte ikasleek gidari.
Ikastaroa instrumentu horiek jotzen dituztenen bilgunea izatea ere nahi dute antolatzaileek, mota horretako egitasmoek musikaz gozatzeko eta elkarren artean esperientziak partekatzeko aukera izaten direla uste baitute.
Martxoak 21, ostirala
- 14:30ean eta 15:30ean irakasleek eskainitako kontzertu pedagogikoak Aita Marin.
- 17:30etik 20:00etara banakako klaseak Zumaiako ikasleentzat.
Martxoak 22, larunbata
- 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara taldekako entseguak eta banakako klaseak.
- 11:00etatik 13:00etara Zumaiako Musika Bandaren aretoan metal musika-tresnak ezagutzeko ate irekiak. Gunemusik, Erviti eta Sangaxa saltokiek antolatu dute erakusketa.
Martxoak 23, igandea
-10:00etatik 12:00etara taldekako entseguak eta banakako klaseak.
-12:30ean Zumaiako Musika Bandako kideek eta metal ikastaroan parte hartu duten ikasleek kontzertu bateratua eskainiko dute Maria eta Jose Ikastetxeko aretoan.