Espainiako Mushing Txapelketa jokatuko da asteburuan Baqueira Bereten, esprinteko distantzian. Trineoko probez gain, txakurkroseko modalitateak ere jokatu dira elur gainean, eta zumaiarrek emaitza bikainak lortu dituzte: Mikel Etxeberria bigarren izan zen eta Sonia Albarez hirugarren (sailkapenak eta argazkiak). Gainera, lorpenak ospatzeko aukera bikaina izan zuten, Baqueiran bertan antolatu zen bertso-afarian. 70 bat lagun bildu ziren, eta Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Agirreren aritu ziren bertsotan, tarteka mozorrotuta ere bai. Ikus argazkia...