'Zumaiako nagusiak' gaiaren inguruko idazlan lehiaketa jarri da martxan

Baleike 2014ko martxoaren 25a

Nagusien gaia Zumaiako herritarren artean konpartitu eta hausnarketa bultzatzeko asmoz, Zumaiako Nagusien Mahaiak gaiaren inguruan idazlanak egiteko aukera eman nahi du. Edozein motatako idazlanak aurkeztu daitezke: bertsoak, olerkiak, ipuinak, kontakizunak...

Hizkuntza

Euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egon daitezke; jatorriz beste hizkuntza batean idatzitako idazlanak ezingo dira aurkeztu.

Gaia

Idazlanen gaia hau izango da: Nire aitona-amonek irakatsitakoak.

Lanen aurkezpena

-Originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez saritua izan den edo beste lehiaketaren batean epaiaren zain dagoen lanik.

-Lanak eskuz edo makinaz idatzita aurkeztu daitezke.

-Lanak DIN A4 tamainako orrietan aurkeztuko dira.

-Idazlanak gutxienez orrialde bat izango du eta gehienez 5 orrialde.

Idazlanak onartzeko, haiekin batera gutun-azal itxi batean egilearen datuak jaso beharko dira: izen-abizenak, jaiotze-data, telefono zenbakia eta/edo helbide elektronikoa.

Pertsona bakoitzak ezingo ditu hiru idazlan baina gehiago aurkeztu.

Parte-hartzea

-Parte-hartzaileek Zumaian erroldatuta egon beharko dute.

-Edozein herritarrek parte har dezake, adin mugarik gabe.

Lan irabazleen aukeraketa

-Udalak Zumaiako Nagusien Mahaiaren laguntzarekin eta egoki ikusten dituen adituekin hautatuko ditu saritutako lanak.

-Epaimahaiaren balorazioaren arabera, sariak hizkuntza eta adin tartean arabera banatuko dira.

-Euskarazko lan egokienean artean gehienez 4 sari banatuko dira, adin multzoen arabera, eta erdarazko lanen artean ere berdin, gehienez 4 sari emango dira.

Adin multzoak horrela banatuko dira:

- 14 urtetik beherakoak

- 15-30 urte bitartekoak

- 31-59 urte bitartekoak

- 60 urtetik gorakoak

Pertsona berak ezingo ditu bi sari jaso.

Aurkeztutako lanen argitaratzea

Zumaiako Udalak beretzat gordeko du lanak argitaratzeko eskubidea.

Lanak aurkezteko tokia eta epea

Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira: Zumaiako Udala. Gizarte Zerbitzu Departamentua (Branka), Aizkorri 4 20750 Zumaia. “Zumaiako nagusiak” idazlan Lehiaketa. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 8an amaituko da.

Onespena

Parte hartzeak oinarri hauek onartu direla esan nahi du.

Sariak

Adin multzo eta hizkuntza bakoitzeko lan onenari, 50 €-ko erosketa txartela gehi diploma.

Antolatzaileak: Nagusien Mahaia eta Zumaiako Udala.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide