Odieta eta San Jose kaleak berritzeko plan bereziaren tramitazio bide luzea amaitzen ari da. Gaur plenoak behin betiko onarpena eman edo ez erabakiko du, eta hortik aurrera proiektu zehatzak lantzen hasteko moduan izango da Udala. Bestalde, San Telmo aldeko lursail baten izendapena aldatzea aztertuko da, turismorako apartamentu bloke bat eraikitzeko proiektua baitago.