Aspaldiko pelikularik arrakastatsuena da Ocho apellidos vascos. Aita Marin zazpi emanaldi egin dira asteburuan, eta guztira 2.000 ikusle inguru bildu ditu. Ilara luzeak ikusi dira zine atarian, eta saio askotan sarrerak agortu egin dira. Ikusmin horri erantzuteko, datorren asteburuan ere Ocho apellidos vascos emango dute.