Xentimorik gabe antzezlanaren segida da Kokakola eta barea; Ray (Ramon Agirre) eta Nik-en (Inazio Tolosa) eskutik Ez dok hamairuren garaira bidaiatzeko aukera izango da. Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo, Mikel Laboa eta gainerakoak izango dituzte hizpide "lotsagabe baino errespetuz", musikaz eta umorez jantzitako lanean. Saioa Aita Marin izango da, ostiralean, 22:00etan. Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko sarrerak dauzkagu.
Informazio gehiago: Kokakola eta barea
Baleike Kultur Elkarteko bazkideen artean zozkatzeko hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu. Bidali mezua aldizkaria@baleike.com helbidera, zuen datuekin. Ez ahaztu bazkidetza etxeko zeinen izenean dagoen zehaztea.