Martxoaren 1ean txorientzako habiak egin zituzten Algorri Interpretazio Zentroak antolatutako tailerrean. Larunbatean habiak Artadin jartzeko deia egin dute. Hemen gonbitea:
Larunbatean (apirilak 5) habi kutxak jarriko ditugu Artadin. Goizeko 11:00etan elkartuko gara Santiago auzoan (Guascor eraikinean, Zumaia Motor tailer mekanikoaren alboko aparkalekuan). Bertan martxoaren 1eko tailerrean egin ziren habi kutxak banatuko dira eta Artadirantz abiatuko gara. Ibilbidean zehar zenbait txori espezieentzako eta saguzarrentzako habi kutxak jarriko ditugu. Gonbidatuta zaudete!
Oharrak:
-Deialdia herritar guztiei zabalduta dago, baina tailerrean parte hartu zuten haurrek lehentasuna izango dute eurek egindako habi kutxak jartzeko.
-Mendian ibiltzeko oinetako egokiak eta edateko ura eramatea gomendatzen da.
-Adin txikikoak gurasoekin joan behar dira.
-Izena-ematea gomendatzen da.