Igandean Arabara joango dira Inda Mendi elkarteko mendizaleak, egun osoko mendi buelta egitera. Izarratik irten, Alto de Corral eta Arando mendiak igo eta Berberena herrian amaitu dute ibilaldia. Irteera goizeko 7:30ean izango da, Txomin Agirre geltokian. Izena emateko goiko estankora deitu behar da (943860357). Helduek 12 euro eta haurrek sei ordaindu beharko dute.