BIDEOA: Telmo Trenadoren magia

Baleike 2014ko apirilaren 3a

Duela urte eta erdi heldu zion serio samar magiari, baina Telmo Trenadok (Zumaia, 1995) dagoeneko 12.000tik gora jarraitzaile eta 150etik gora bideo dauzka youtubeko Telmotrenadotv kanalean. Han eta hemen ikasitako jokoak egin eta ondoren trukua azaltzen du. "Nik denbora asko ematen dut liburuak irakurtzen edo interneten informazio bila; ikasitakoa nire kanalean eskaintzen dut, truku errazak erakusten ditut, jendeari zaletzeko bidea errazteko". Baleikeko erabiltzaileentzat karta joko bat egin eta ondoren trukua azaltzeko eskatu diogu. Bideo honetan daukazue magia; hurrengoan azalduko ditu trukua. Ea ordurako harrapatzen duzuen...

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide