Tai Chi ikastaroa egiteko aukera izango da maiatzean eta ekainean, Alondegia Kultur Etxeak antolatuta. Astelehenetan izango da, maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 23ra arte, 18:00etatik 19:30era. Izena emateko epea zabalik dago, apirilaren 30era arte. Ikastaroan parte hartzeko 40 euro ordaindu behar da.
Kontu korronteko zenbakia: E21 2095-5174-96-1064158651 (Izen-abizenak eta Tai Chi jarri)
Informazio gehiago, kultur etxean: 943861056 edota kulturetxea@zumaiakoudala.net