Apirilaren 22an (larunbata), Gazte Blokea osatzeko lehen asanblada izango da

izanzeresan 2014ko apirilaren 8a

Baldintza negargarrietan lan egiten duten langileak gara, baita lanik ez duten langabetuak ere. Historia manipulatua memorizatzera behartu dituztenak. Kritiko izaten ikasi nahi duten ikasleak. Norbere gorputzaren gain erabaki nahi dutenak. Etxera bidea lasai egin nahi duten neskak. Eta libre izan nahi duten auziperatuak. Gurasoen etxetik ateratzeko aterpe bat behar dutenak gara. Ekonomikoki menpekoak diren horiek. Telebista pareko sofara estu lotu nahi dituztenak. Bizitza honen erritmoak itota dituenak. Sistemak zapaltzen dituen gazteak gara.

Nazkatuta gaude! Kaiola erraldoietan libre lotu gaituzte, eta garena kendu. Miseriara, prekarietatera kondenatu nahi gaituzte, baina guk ez diogu uko egingo gazte izateari. Gazte garelako, gazte! Ta ez gaude konforme!

Larunbat honetan, apirilak 12, Torreberri Gaztetxian elkartuko gara goizeko 11:00etan. Gazteak gara, eta sistemak berak zapaltzen gaitu. Elkartu gaitezen, eta alda dezagun! Altxa telebista paretik, lokaleko sofatik, taberna zulotik… eta izan gazte!

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide