Igandean Algorri garbitzera joateko deia egin du Surfrider fundazioak

Baleike 2014ko apirilaren 10a

Igande goizean Algorriko harraldea garbitzeko deialdia egin du Surfrider fundazioak. Itsasbehera aprobetxatzeko, 9:30ean jarri dute hitzordua, Algorrin bertan. Parte hartu nahi dutenek eskularruak eta haitzean ibiltzeko oinetako egokiak eraman beharko dituzte. Surfriderrek ohartarazi duenez, plastiko asko dago pilatuta eta garbitzeko premia larria du Algorrik.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide