EAJko Udal Taldeak ohar hau bidali du Patxita Etxezarretako hainbat bizilagunek Gernikako parkeko arbolak mozteko egin duten eskaeraren inguruan:
EAJk Patxita Etxezarretako bizilagunekin akordiora heltzeko gonbitea luzatu dio alkateari
“Nahi bada ahal da” gogoratu dio Montse Aranak Iñaki Agirrezabalga. EAJko udal taldea elkarlanerako prest agertu da Zumaiko udalaren eta Patxita Etxezarretako bizi lagunen artean akordio bat lortzeko Gernika parkearen zuhaitz mozketa eskaeraren inguruan.
Montse Arana bozeramaile jeltzaleak, gonbidapena luzatu dio alkateari “indarrean jartzera” herritarren parte hartzearen eta bizilagunen ekarpenak kontuan hartuko dituela esanez egiten dituen “etengabeko” adierazpenak. “Aldarrikatzen duena gauzatzeko unea da, bizilagunekin elkartu, egin dituzten eskaerak aztertu eta irtenbideak aurkitzekoa hain zuzen. Nahi bada ahal da” azpimarratu du. Jarrian esan du: “ez da bidezkoa bizilagunei atea ixtea aurkeztu dituzten ´argudioen azalkeria ikusiz´ esanez, hau bai da Aralarreko zinegotziak, Zumaia Zu udal aldizkarian adierazi duena, gure ustez bizilagunekiko errespetu falta handiarekin gainera”.
Zentzu honetan Aranak jakinarazi du inguruko 270 bizilagun ezki zuhaitzen inausketa eskatzen ari direla duten hedaduragatik, inguruari eta etxeen ikuspegiari eta argitasunari eragiteaz aparte, kalte egin diezaiekeelako garaje eta ganbaretako ormei. “Gainera, parkearen gune honek, itxura hezea, laiotza eta ez da batere erakargarria gozamenerako”.
“Gernika parkea herri erdian dugun balio handiko gune berdea da eta EAJ-PNVren gobernuen garaietan egin, garatu eta hobetu zenean zumaiar guztien onespena izan zuen” gogoratu du. “Orduan ere inausketa egin zen zuhaitzen kalterik gabe eta gune horrek argitasuna eta ikuspena berreskuratu zuen. Zergatik orain ez da gauza bera egiten?” galdetu du zinegotzi jeltzaleak.
Ildo horretan bozeramaileak azpimarratu du “ez Agirrezabalaga alkateak eta ez Leiza zinegotziak ezin dute interes publikoaren atzean ezkutatu ezer ez egiteko, Patxita Etxezarretako bizilagunak Zumaiako parte direlako eta beraz interes publiko horren parte”.
“Ezetzean edota gelditasunean endrokatzea ez dira zumaiarrak eskatzen dituzten jarrerak” adierazi du eta jarraian gehitu du: “beti akordioa landu behar da, are gehiago bizilagun beraiek eskatzen dutenean”.