ARGAZKIAK: 25 urte danborra jotzen

Baleike 2014ko apirilaren 16a

Haurren danborradak 25. aldia egingo du aurtengo santelmoetan, Jakintza Kultur Elkartearen eskutik. Ospakizunen artean, 25 urte hauetako argazkien erakusketa antolatu dute Oxford aretoan. 1990eko lehen danborradan hasi eta iazkora arte, ehundaka haurren argazkiak ikus daitezke. Gaur arratsaldean zabalduko dute erakusketa. Apirileko Baleike aldizkarian erreportaje zabala eskaini diegu, eta hemen daukazue erakusketako argazki sorta bat.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide