Maria Zubimendik maiatzaren 12tik 19ra bitartean Alemaniako Klingenthal hirian egingo den nazioarteko akordeoi lehiaketan hartuko du parte. Hartarako hautatu duen errepertorioa prestatzeko, zenbait kontzertu emango ditu. Atzo Alondegian izan zen kontzertu hauetako bat ematen. Hemen duzue atzo jo zuen piezetako bat.