Haurrentzako fosilen tailerra antolatu du Algorrik

Baleike 2014ko apirilaren 23a

Maiatzaren 2an (ostirala) fosilen tailerra antolatuko du Algorri Interpretazio Zentroak. Ekintza doakoa da eta 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Bertan, Zumaiako flyschean aurki daitezkeen bizitza-aztarnak aztertu eta eskulanen bidez fosilen erreplikak egiteko aukera izango dute haurrek. Ekintzak zentroan bertan garatuko dira, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara , eta aurretik izena ematea baherrezkoa da.

Izena-ematea

Doako tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Izena eman dezakezu interpretazio zentrora bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz:

Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia

info@algorri.eu

943 143100

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide