Maiatzaren Lehenean mahai-ingurua eta mobilizazioa Zumaian, Gazte Blokeak antolatuta

galernasarean 2014ko apirilaren 30a

Maiatzaren Lehenerako, Gazte Blokeak egitaraua prestatu du. Sistemaren porrota eta honen aurreko borrokaren balioa azpimarratzeko, mahai-ingurua eta mobilizazioa izango dira. ”Langile borrokaz, gazte borrokaz lortuko dugula” azpimarratu nahi du Gazte Blokeak, eta ”ezinbestekoa dela prekarietatera eta miseriara kondenatzen gaituen sistemaren aurrean kalera ateratzea”.

17:30ean mahai-ingurua izango da Txosnagunean. Gamonal auzo borrokako kideak eta TS-ko langileak izango dira bertan. Norbere borrokaren azalpena egin ostean, eztabaidarako tartea izango da.

19:30ean mobilizazioa abiatuko da Txosnagunetik.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide