TSko langileek bihar amaituko dute itxialdia

Baleike 2014ko apirilaren 30a

[/caption]

 

Langileen batzordeak Urola Kostako Hitzari jakinarazi dionez, biharko goizeko 8:00etan aterako dira lantegitik, maiatzaren 1eko mobilizazioetan parte hartzeko.

Eusko Jaurlaritzako industria sailburu Arantxa Tapiarekin hitz egitea eskatu zuten arren, langileen ordezkari Asier Lizasok adierazi duenez “inor ez da gugana etorri, ez hitz egitera, ez ezertara”.

Hala ere, ekintzarekin babes handia jaso dutela dio, "hedabideen presentziarekin gure asmorik hoberenak bete ziren, oso eskertuta gaude guztiei; jendeak gure egoeraren berri izatea nahi genuen eta hori lortu dugu behintzat".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide