Maiatzaren 11n Herri Urrats izango da Senperen, Seaskak antolatuta, eta Inpernupe Elkarteak, ohi bezala, autobusa antolatu du. Goizeko 09:00etan irtengo da, Patxita Etxezarretako geltokitik, eta bueltan arratsaldeko 19:00etan abiatuko da Senperetik. Joan nahi duenak izena eman dezake Inpernupe tabernan, maiatzaren 8a (osteguna) baino lehen. Prezioa: helduak 12 euro eta haurrak 6 euro.