Taloak, Aizarnako kultur etxean elkargune bat egiteko

Baleike 2014ko maiatzaren 2a

Aizarnako Aitzbana elkarteko batzordeak taloak saltzeko postua jarriko du igandean. Aizarnako kultur etxean herritarren elkargune izan nahi duen elkarte bat egiten hasiak dira, auzolanean, eta lanak ordaintzeko ari dira dirua biltzen. Hemen elkarteko kideek emandako azalpenak:

Aizarnako kultur etxean elkarte bat egiteko obrak hasi berriak ditugu. Honetan gabiltzanok elkartea herritarron topagune izatea nahi dugu eta ahalik eta irekien izatearen aldera, zama ekonomikoek inoren sarrera ez baldintzatzea dugu helburu. Hau gauzatu ahal izateko, obra auzolanean egingo da eta bost urtetan zehar, hainbat ekintza burutuz, obra egiteko herritarrek jarritako dirua itzuli ahal izateko erronkari gogotsu eta ilusioz heldu diogu.

Testu inguru honetan iritsi zaigu Zumaian, zuen herrian, San Telmo jaien barruan (maiatzaren 4an), taloak egitearen aukera eta hor izango gaituzue gure borondate guziarekin lanean. Txistorra , hirugihar eta abarrekin taloak eskaintzeaz gain, gure herriko produktuekin osatutako otarra eder bat zozketatuko dugu egunaren amaieran, 1€-ren truke billetea salduz. Aurrez eskerrik asko gure postura hurbilduko zareten guztioi, on egin eta ondo pasa San Telmo jaiak.

“Aitzbana “ elkarteko batzordea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide