Atseden egun batzuk eta gero, hemen dira santelmoetako errepetizioak. Berriro festa giroan murgiltzeko, Bertsotan Jai saioa izango da Torreberri Gaztetxean 20:00etatik aurrera, eta gauean, 22:30ean, Bertsioen Gaua. Bihar eguerdian olagarro zopa lehiaketa, igandean zaldi lasterketak eta estropadak... Eta haur jolasak, txarangak, kontzertuak... Hemen egitaraua:
Erreportajea: Bertsoa jai giroan biziberritzeko formula
Ostirala 2
18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan Beheko Plaza elkarteak antolatuta, Rana eta Pote Txapelketak.
20:00etan Torreberrin, BERTSOTAN JAI herriko bertsolarien saioa.
22:30ean Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.
Larunbata 3
11:30ean Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.
Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XIII. Lehiaketa.
Ekitaldia alaitzeko ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilarien saioa.
12:00etan herriko kaleetan BEHEKO PLAZA eta SESTAOKO ORFEOIA abesbatzen saioa.
18:30ean Amaiako Plazan hasita INCANSABLES txarangaren saioa.
14:30ean Txosna eremuan, Bazkaria eta kantu saioa.
17:00etan, Gorritiren animaliak, Beheko plazan.
18:00etan Kofradian, haurrentzat TOR MAGOAren ikuskizuna.
18:30ean Plazan hasita INCANSABLES txarangaren saioa.
19:30ean Kaleetan zehar PIT ETA PATen musika eta antzerkia.
22:00etan Txosna eremuan, kontzertua: Boots boys, DROP, Bellator.
22:30etik aurrera Kofradian BIDE BATEZ taldearekin dantzaldia.
Igandea 4
12:00etan Itzurun hondartzan, ZALDI LASTERKETA.
Ordu berean IRAUNKORRAK txarangaren saioa.
Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE elkartearen eskutik, Olagarru-zopa dastatzeko aukera.
17:00etan Aita Mari aretoan, Haurrentzat antzerkia: TXIPLI-TXAPLA.
18:00etan Trainerillen estropadak, XXXI. San Telmo saria eta Emakumeen San Telmotako II. estropada.
Eta IRAUNKORRAK txarangaren saioa.
19:00etan Kofradian, erromeria BASAJAUN taldearekin.
22:30ean BASAJAUN taldearen bigarren saioa.
Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.