Zaldiak eta pottokak Itzurunen

Baleike 2014ko maiatzaren 2a

Igande eguerdian (12:00etan) jendetza bilduko da Itzurun hondartzan zaldi lasterketak ikusteko.

Aurten 14-15 zaldik hartuko dute parte, Bizkaia eta Gipuzkoakoak. Zaldizkoen artean bi zumaiar izango dira: Eneko Urbieta Atenea zaldiarekin eta Alex Aramendi Neron-ekin. Lasterketak hiru txandatan banatuko dira, eta txanda bakoitzeko bi onenak pasako dira final nagusira. Aurretik B finala jokatuko da. Zaldiekin batera, aurten pottokak ere izango dira Itzurunen. Sastarraingo ekitazio eskolako umeek erakustaldia egin dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide