Musika eta dantza Eskolako ikasleak Errenterian izan dira Dantzari Txiki Egunean

Baleike 2014ko maiatzaren 2a

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako 70 ikaslek hartu dute parte maiatzak 1ean Oreretan ospatu den Dantzari-Txiki egunean. Bertan Beasain, Errenteria, Hernani, Iruñea, Lezo, Tolosa, Urretxu eta Zumaiako 500 dantzari bildu dira.

10:30ean dantzari guztiak elkartu eta hamaiketakoa egin ondoren desfileari irteera eman eta kalez-kale ibili ziren, 12:30ean zumardian dantzari guztiek aktuazioa izan zutelarik. Arratsaldean berriz, elkarte desberdinetan bazkaldu ondoren, dantzaldi batekin bukatu zuten festa.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide