Munduko Kopako proba irabazi du Iñigo Peñak

Baleike 2014ko maiatzaren 3a

Garaipen handia lortu du gaur Iñigo Peñak Milanen (Italia) Espainiako selekzioko K4arekin: Munduko Kopako proba irabazi dute 1.000 metroko distantzian.

Atzo goizeko sailkatze estropada irabazi eta gero dominaren bat eskuratzeko itxaropena zuen Iñigok, laukoteak aurten jauzi handia egin duelako eta gero eta hobeto dabiltzalako. Domina lortu dute, eta urrezkoa gainera, gaur goizean Milanen jokatutako finalean jaun eta jabe izan baitira. Estropada irteeran indarrak gorde dituzte –bosgarren ziren 250. metroan–, baina gero dena eman eta lan erditarako buruan jarri dira, eta handik helmugaraino. Alde handiarekin nagusitu dira, gainera, bigarren sailkatu Italiari bi segundoko aldea atera baitiote.

Bi aste barru jokatuko dute berriro Munduko Kopako estropada, Racicen (Txekiar Errepublika). Dena den, abuztuan Moskun jokatuko dira Munduko Txapelketak dira urteko helburu nagusia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide