Lau edukiontzi erre dituzte gauean

Baleike 2014ko maiatzaren 5a

[/caption]

Goizaldean edukiontziak erre dituzte, bat Txomin Agirre kaian (Caixaren parean) eta bestea Basadin.

Txomin Agirren hiru izan dira erretako edukiontziak eta Basadin bat. Kearen ondorioz, Txomin Agirreko edukiontzien pareko etxeko bizilagunak aterarazi egin dituzte, badaezpada, goizeko 4:30 aldera. Dena den, nahikoa erraz itzali dute sua, ez da bestelako kalterik gertatu, eta bizilagunak segituan bueltatu ahal izan dira euren etxeetara. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina erabat baztertu da politikarekin lotutako ekintza denik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide