Oso larri jarraitzen dute Azkolako hiru langileek

Baleike 2014ko maiatzaren 6a

Atzo goizean Arroa Beheko Azkola fundizioan lan istripuan erre ziren hiru langileek oso larri jarraitzen dute, gaur Osakidetzak jakinarazi duenez. Gaur 19:00etan elkarretaratzea egingo da Zestoan.Donostian dagoen zaurituaren —A.B.A., 53 urte– egoera egonkor mantentzen da, eta pixkanaka hobera ari da egiten. Bigarren mailako erredurak dauzka besoetan eta hanka batean (%12). Gurutzetako ospitalean dauden biak larriago daude. 56 urteko F.A.G. zaurituari arnasketa mekanikoa jarri diote eta oraingoz ongi ari da erantzuten. Erredurak dauzka aurpegian eta buruan (%6), baina oraingoz ez omen du tratamendu kirurgikorik behar. Hirugarren zaurituari –E.A.B., 43 urte– trakea bidez erraztu behar izan diote arnasketa, atzo arratsaldean "aurpegiko edema larria" zuelako eta uste dutelako kea arnastu zuela. Bere egoera egonkorra da eta arnasketa mekanikoari ondo erantzun dio. Erredurak dauzka aurpegian, buruan, hanketan eta besoetan (%12).

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide