Asteartean amaitzen zen epea Aizarnako talogileek Santelmotako azken egunean prestatutako otar ederraren zozketako saria erreklamatzeko. Zenbaki saritua ez da azaldu, eta beraz Aizarnako kultur elkarteak opari eder hori San Juan egoitzari eman dio. Jaso dute otarra (barazkiak, bertako produktuekin egindako kontserbak, ogi, mernelada, gazta, oilasko, untxi,.. denetik zuena) egoitzako arduradunek; beraien eskerrik beroenak aizarnarrei.