Larunbatean hasiko da 'Maiatza Dantzan', Nava Jeevanen aldeko jaialdiarekin

Baleike 2014ko maiatzaren 8a

Maiatza dantzaren nazioarteko hilabetea da eta Zumaian ez gara gutxiago izango. Hirugarren urtez jarraian, “Maiatza Dantzan” ekimena antolatu du Astindu dantza taldeak. Larunbatean hasi eta 31ra arte bost dantza saio izango dira Zumaiako hainbat lekutan. Lehen saioa Nava Jeevanen aldeko jaialdia izango da, Maria eta Jose ikastetxean, 19:00etatik aurrera.

Maiatza Dantzan

Maiatzak 10: Dantzara IV

Maria eta Jose Ikastetxeko Aretoan

Maiatzak 17: Dantza Klasikoa

Kantauri plazan

Maiatzak 24: Dantza Neoklasikoa

Estazioan

Maiatzak 28: Euskal Dantzak

Odieta pilotalekuan

Maiatzak 31: Areto Dantzak

Alai auzategian

Saio guztiak 19:00etan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide