Maria eta Jose Ikastetxeko Haur Eskolan matrikulazio epea zabalik

Zumaiena Ikastetxea 2014ko maiatzaren 8a

Maria eta Jose Ikastetxean izen emate garaia maiatzaren 12tik maiatzaren 23a bitartean zabalik egongo da.

Aurreko urtetan bezala, bilera pertsonalizatuak egingo ditugu gurasoekin eta gure Haur Eskola funtzionamenduan ikusteko aukera izango dute etortzen diren guztiek. Aipaturiko data horien artean goizeko 09:00-12:00 bitartean nahi dutenean etor daiteke interesa duen edonor Haur Eskolako proiektua, metodologia, baliabideak… ezagutu eta bizitzera eta, era berean, beharrezko azalpen guztiak jaso daitezke. Ikastetxeko telefono zenbakia 943860462 da eta web orria http://www.mariatajose.com. Ordutegi horretan etorri ezin duten gurasoek Ikastetxera deituz beste orduren bat hitzartu dezakete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide