Joan den ostiralean Bertsotan Jai, bertsoaren festa, izan zen Torreberri Gaztetxian. Saio bizia, umorez betea, pasarte ederrak eskaini zizkiguten oholtzara igo ziren bertsolariek. Hemen dena ezin erakutsi eta aurten berria izan zen ariketa ekarri dugu: bikoteka, bertsolari batek leku bat asmatu behar du besteak emandako argibideekin. Hemen ikus ditzakezue hiru taldeek egindako lana.