'Dantzara', Nava Jeevan elkartearen alde

Baleike 2014ko maiatzaren 9a

Dantzara jaialdia egingo da bihar arratsaldean (19:00etan) Maria eta Jose ikastetxeko areto nagusian, Indian lankidetza proiektuak dauzkan Nava Jeevan elkarteari laguntzeko. Sarrerak turismo bulegoan eros daitezke aldez aurretik, hiru euroan. Biharko jaialdian estilo askotariko dantza saioak ikusi ahal izango dira. Hemen egitaraua:1.- Jose Mari Orbegozoren ikasleak, Cameron & Khaled taldearen Henna kantua.

2.-Alima ekialdeko dantza taldea, Foals musika taldearen Inhaler kantua.

3.-Kulunka dantza, Awolnation Musika taldearen Sail kantua.

4.-Pavisen neoklasikoa, Florence and Machine taldearen Cosmic Love kantua. Koreografia: Taupadak.

5.-Txori Txiki Musika eta Dantza eskola, Mikel Markezen Konplize zaitut eta... kantua.

Nava Jeevanen aurkezpena.

6.-Jose Mari Orbegozoren ikasleak, Cher abeslariaren Strong Enough kantua.

7.-Alima garaikidea, Massive Attack taldearen Angel kantua. Koreografia: barneko argia.

8.-Kulunka dantza, Queen taldearen Bohemian Raphsody.

9.-Leire Urresti, Isaak Aranberri eta Jone Osa, Korrontzi taldearen Arin latin eta Fandangoa.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide