Inda Mendi elkarteko kideek Indamendi Eguna ospatuko dute datorren igandean, maiatzaren 18an. Urtero legez, hamaiketakoa eta opariak banatuko dira.
Datorren igandean, maiatzare 18an, Indamendira joango gonbitea egin du Inda Mendi elkarteak. Goizeko 9:00etan Beheko plazatik aterako dira, oinez. Abiatu baino lehen, tontorrean egingo den oparitxoen zozketarako zenbaki bana banatuko zaio mendizale bakoitzari. Tontorrera iritsitakoan hamaiketakoa egingo dute, salda, txorizo eta haragiarekin. Tripa bete ondoren, iazko finalistak izan diren haurrek trofeo dotorea eta saria jasoko dute: maiatzaren 24an Leitzan bazkaria, Peru Harri museoarako sarrerak eta gaua aterpetxean pasatzeko aukera. Hauek izan dira aurtengo haur mendizale sarituak: Irene Alvarez, Maria Amonarriz, Jurgi Esnal eta Ane Etxabe.
Bukatzeko, oparien zozketa egin eta Elkanora jaitsiko dira autobusa hartzeko eta Zumaiara bueltatzeko. Oraingoan ez da izenik eman behar. Eguraldi txarra egiten badu, Elkanon egingo dituzte hamaiketakoa eta sari banaketa.
Animatu!