Zumaiako jubenilek beste garaipen bat lortu zuten igandean Mutrikun, Gipuzkoako Trainerilla Ligako zortzigarren estropadan.Estropada bakarra geratzen zaie Liga amaitzeko, Mutrikun izango dena datorren larunbatean (16:30ean). Zumaiarrak bigarren daude sailkapenean, zarauztarrek baino puntu bat gutxiagoz. Bietako bat izango da ziurrenik Ligako txapelduna.
Estropada berean, Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldia ere jokatuko da, eta hor erabakiko da iganderako ze ontzi sailkatuko diren, Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko. Mutrikun izango da igandekoa ere, 11:00etan.