Igandean 'Aladdin', haurrentzako antzerkia

Baleike 2014ko maiatzaren 15a

Igande eguerdian (12:00etan) Aladdin txotxongilo ikuskizuna aurkeztuko du Gorakada antzerki taldeak Aita Marin.

Sinopsia:

Aladdinek pertsonai misteriotsu bat ezagutu eta aberats bihurtzeko aukera izango du, pertsonaiari kobazulo sorgindu batean dagoen olio lanpara zaharra lortzen laguntzen badio. Biziko duen ikaskuntza prozesuak, obraren espirituak, iradokitzeko gaitasunak eta 1001 gauen unibertsoaren aberastasun plastikoak Aladdin ikuskizun fin, poetiko eta adiskidetsua bihurtzen dute. Zain dituzu Alma printzesa, lanparako jeinua, aztia eta Aladdin, abentura hau zurekin batera hasteko.

Sarrerak: 3 euro Turismo Bulegoan (Aita Mari Bazkideentzat eta Gazte Txartela dutenentzat, 2 euro).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide