Jazz kontzertua Itzurun tabernan

Baleike 2014ko maiatzaren 15a

Ostiral iluntzean (20:00etan) jazz kontzertua eskainiko du Victor de Diego hirukoteak Itzurun tabernan. Beraiek sortutako piezez gain, jazz konpositore handien musika interpretatzen dute (Porter, Monk eta Coltrane, besteak beste).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide