Zumaiako Futbol Taldeko zuzendaritza aldatzeko deia

Baleike 2014ko maiatzaren 16a

Zumaiako Futbol Taldearen egungo zuzendaritzak klubaren ardura beste talderen baten esku uzteko nahia du.

Klubaren egoera ona izan arren, bai kirol arloan eta baita arlo ekonomikoan ere, Xabin Olaizolak zuzentzen duen zuzendaritzak jende berria sartzeko unea dela uste du. Interesa duen edonork klubaren bulegoko ateak zabalik ditu, ekainaren erdialderarte, informazioa jasotzeko. Bulegoa arratsaldez egoten da irekita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide