Ekainaren 7a baino lehen aurkeztu behar dira eskaera eta agiriak, kiroldegian. Hemen daukazue araudia, xehetasunekin:1.-Txapelketa ekainaren 10ean hasi eta uztailaren bukaeran bukatuko da.
2.-Parte hartzeko ekainaren 7an baino lehen izen-emate eskaera eta eskatzen diren agiri guztiak kiroldegian aurkeztu beharko dira.
3.-Izen-emate eskaera orriaerekin batera, taldeko jokalari bakoitzaren Nortasun Agiriaren fotokopia eta kutxako 2095 5174 98 1064265134 kontuan egindako diru-sarreraren ordainagiria aurkeztuko dira.
4.-Txapelketarako izen-ematearen prezioa 95 € izango da. Diru guztia 3.atalean agertzen den kontu zenbakian sartu beharko da, ordainagiria Polikiroldegira eramanez. Polikiroldegiak ez du dirurik onartuko, beraz argi izan atal honekin.
5.- Ekipo bakoitzak gutxienez 8 jokalari eta gehienez 14 izango ditu. Partida batean jolasteko, gutxienez 4 jokalari agertu behar dira jarritako orduan.
6.- Txapelketan parte hartzeko, kamisetak berdinak eta zenbakituta izan beharko dute taldeek.
7.-Jokalari batek ezin izango du bi talde ezberdinekin parte hartu txapelketa osoan zehar, nahiz eta lehenengoan baja emanda egon.
8.-Fitxajeak uztailaren 6a bitartean egin ahal izango dira. Egun hortatik aurrera ez da jokalari berririk onartuko. 14 jokalari kopurua betetzen duen talde batek berririk fitxatuko balu, beste norbaiti baja eman beharko dio.
9.-Partiduetako epaileen esana bete beharko da. Hauekiko jokabide gogor edota errespetu gabekoa, jokalari edota talde osoaren txapelketatik kanporatzearekin buka daiteke.
10.- Bi hogei minutuko iraupena izango dute partidek. Tartean 5 minutuko atsedena.
11.-Talde guztiek partiduari jarritako ordua baino 10 minutu lehenago egon beharko dute Polikiroldegian akta betetzeko. Jolasteko orduan taldea osaturik egon beharko da. Ordu hontatik 10 minutu pasatuta taldea osatua ez bada (4 jokalari gutxienez), ez agertu bezala emango zaio.
12.-Talde bat ez baldin bada partida batetara etortzen, partidua 3-0 emaitzaz galdua emango zaio, fase horretan lortutako 2 puntu kenduko zaio.
13.-Jolastean dagoen talde bat edozein gauzagatik 4 jokalari baino gutxiagorekin gelditzen bada, partida galdutzat emango da. Jokalari gabe gelditu den taldeak partida galdu egingo du, kontrako emaitza (1-0) izanik.
14.-Txapelketak bi fase izango ditu, fase bat taldeka eta ligila sistemaz eta beste fasea kanporaketa sistemaz.
15.-Edozein fasetan klasifikazioa egiteko ondorengo sistema erabiliko da:
a)Fasean zehar lortutako puntuak. Irabazitako partidak 2 puntu, berdindutakoak 1 eta galdutakoak 0 puntu balio izango dute.
b)"Gol average" orokorra, hau da, fase berdineko partida guztietan lortutako aldeko golak ken aurkako golak.
c)Fase berdineko aldeko golak bakarrik.
d)Berdindurik dauden taldeen arteko emaitza.
e)Horrela ere berdindurik jarraitu ezkero, zozketa egin beharko da.
16.-Kanporaketa sistemaz jolasten diren partidetan (2. Fasea) berdintasunaz bukatzen baldin bada, zuzenean penaltietara pasako da, finalean ezik. Talde bakoitzak hiru penalti botako ditu eta horrela ere berdintasunak jarraituko balu, txandaka bana jaurtiko dute norbaitek huts egin arte. Finalean, berdintasunaz bukatu ezkero, 5 minututako denbora bakarreko luzapen bat izango da. Berdintasunak jarritu ezkero penaltiak jaurtiko dira.
17.-Arautegia agertzen ez den arazo edo egoera ezberdinen argitzea antolatzaileen esku gelditzen da, Futbol Federazioko arautegi eta gomendioen laguntzarekin.
18.-Ez dago lesio-asegururik. Lesioren bat gertatu ezkero norberak duen aseguruak erantzuna eman beharko du.
19.-Txapelketa honetan parte hartzeak arautegi honen eta antolatzaileen erabakien aurrez onartzea suposatzen du.
20.-Txapelketaren ordutegia:
• Astean zehar: 19:00 etatik aurrera.
• Astebukaeretan: talde kopuruen arabera.