Pulpoko infantilak Gipuzkoako txapeldun

Baleike 2014ko maiatzaren 19a

Finalean 21-19 irabazi diote Elgoibarri eta hurrengo bi asteburuetan Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Araba eta Bizkaiko txapeldunen aurka.

Espero bezain estua izan zuen larunbatean Andoainen jokatutako finala. Andres Torrikok zuzentzen dituen Zarazpe Pulpoko neskak ziren faboritoak, baina Elgoibarrek ez zuen finala irabazteko aukera alferrik pasatzen utzi nahi eta lanak eman zituen amaiera arte. Pulpok ondo ekin zion partidari, 6-2 aurreratu ziren, baina Elgoibar partidan berdintzeko gai izan zen eta halaxe iritsi ziren atsedenaldira, 11na berdinduta. Bigarren zatian Pulpok hartu zuen aurrea berriro, baina Elgoibarrek egoerari buelta eman eta zumaiarrek atzetik ikusi zuten beren burua. Orduan defentsan hortzak estutu eta partida irabazteko gai izan ziren, 21-19.

Orain Euskadiko Txapelketa jokatuko dute, Bizkaiko eta Arabako txapeldunen aurka.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide