Ostiralean hasi eta igandera arte, San Pankrazio jaiak ospatuko dira Estazioko auzoan. Urte berezia da gainera, jaien 50. urteurrena betetzen baita aurten. Hemen daukazue egitaraua:
Maiatzak 23, ostirala
23:00etan, rock kontzertua: Cant Explain, Voltaia eta Esclavos del Gobierno.
Maiatzak 24, larunbata
12:00etan, txupinazoa.
Jarraian, haurrentzat jolasak.
Pintxo poteoa Lagun-Artea taberna eta txosnaren artean.
14:30ean, 1965. urteko antolatzaile eta laguntzaileen bazkaria basusta jatetxean.
16:30ean, mus txapelketa.
18:30ean, haurrentzako txokolatada.
19:00etan, dantza neoklasikoa, Maiatza Dantzan.
Jarraian, sagardo dastatzea.
20:00etan, Egan.
23:00etan, Egan.
Maiatzak 25, igandea
10:30ean, hamaiketakoa.
12:00etan, harri-froga: Aitor Manzisidor (Santa Klara), Jose Maria Bereikua (Belauztegi), Arriola jatetxea (Berriatua).