Eider Unanue txirrindulari zumaiarrak irabazi du Gipuzkoako emakumeen lehen itzulia junior mailan. Hiru etapetatik bi irabazi ditu Eiderrek. Espainiar Estatu guztiko txirrindulariek hartu dute parte, baita Portugalgo selekzioak ere. Azken etapan, gainera, Gipuzkoako Txapelketa ere jokoan zen; Eider Unanuek etapa ez irabazi arren, gipuzkoarren artean onena izan zen, tituloa bereganatuz. Euskadi torneorako berriz hiru etapek puntuak eman dituzte eta sendotu egin du lidertza.