Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu da asteburuan, eta Zumaiak bi ontzi sailkatu zituen finalerako: jubenilen gizonezkoena eta senior emakumezkoena.
Jubenilak bigarren sartu ziren, eta zilarrezko domina atera zuten. Lan eta emaitza handia da gazte hauena.
Emakumezkoen kasuan, kirolaren gazi-gozoan joan zen estropada. Berez, bigarren egin zuten, baina epaileek kaleratu egin zituzten, helmugan bere kaletik ez sartzeagatik. Ondorioz, dominarik gabe geratu ziren.