Arritokietako bizikleta igoera jokatuko da larunbat goizean

Baleike 2014ko maiatzaren 30a

Oraindik zabalik dago izena emateko epea –Lubaki kiroldegian–. Lasterketa mendiko bizikletarekin egingo da. Probaren araudian aurkituko dituzue xehetasunak:

ARAUDIA

• Zumaiako Kirol Patronatuak, Zumaiako Txirrindulari Elkartea eta Sastrakarekin batera antolatzen dute “Arritokietara igoera mendi bizikletaz” proba.

• Arritokietara igoera mendi bizikletaz, maiatzaren 31n, 09:30ean izango da.

• Izen-ematea. epea: maiatzak 31, larunbata. Lubaki Kiroldegian:Tel. 943862021. Faxa: 943862019. kirolak@lubaki.eu

• Proba egunean, goizeko 10:00etan, zenbakiak irteeran banatuko dira.

• Antolakuntzak Ardura Zibileko asegurua izango du.

• DYAren laguntza izango dugu.

• Mailak:

-Benjaminak (04-05) urtean jaiotakoak. 09:30ean

-Alebinak ( 02-03) urtean jaiotakoak. 10:15ean.

-Infantilak (00-01) urtean jaiotakoak.10:30ean.

-Kadeteak (98-99) urtean jaiotakoak. 10:35ean.

-Nagusiak (75-97) urtean jaiotakoak. 10:40ean.

-Beteranoak (+40 urte). 10:40ean.

• Ibilbideak:

-Benjaminak: 09:30etan, gimkana modalaitean parte hartuko dute.

10:15ean, Sastrakas Mendiko bizikleta elkarteak antolatuta, Algorrira irteera gidatua izango dute.

-Alebinak: 10:15ean. Beheko plazatik Arritokietara: 1 km.

11:00etan, alebin mailetik aurrera: Sastrakas mendiko bizikleta elkarteak antolatuta, Elorrixara irteera gidatua izango da.

-Infantilak: Beheko plazatik Arritokietara: 1 km.

-Kadeteak: Beheko plazatik Andika baserriraino 2 km.

-Nagusiak: Beheko plazatik Andika baserriraino 2 km.

-Beteranoak: Beheko plazatik Andika baserriraino 2 km.

• Derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea.

• Partaide guztiek oroigarri bat izango dute eta lehenengoek garaikurrak izango dituzte.

Sari banaketa: Lasterketa amaitu ondoren.

• Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.

• Antolakuntzak saihestu egiten du parte-hartzaileek bere buruari edo beste hirugarren bati egiten diezaiokeen galera, kalte, edota lesioei buruzko erantzukizun oro.

• Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide