Estropadaz beteta dator asteburua

Baleike 2014ko maiatzaren 30a

Traineru denboraldiaren atarian, estropada jokatuko da larunbatean Mutrikun (17:00etan). Jubenil gizonezkoek Espainiako Trainerilla Txapelketan hartuko dute parte, eta infantil eta kadeteek Gipuzkoako Udaberri Batel Sariaren bigarren estropada dute Getarian.

-Traineru estropada Mutrikun, 17:00etan. Ohiko hitzordua denboraldia hastear dela. Zumaia traineru batekin izango da: gizonezkoena, seniorrena, KAE 1ean ariko dena. Bere txandan kontrario, Getaria eta Santurtzi, Liga bereko aurkariak.

-Espainiako Trainerilla Txapelketa Meiran (Galizia). Zumaiako jubenil gizonezkoen taldea izango da han. Bihar 17:00etan, sailkatzea estropada; igandean, 11:00etan, finalak. Kontrarioak: Mecos, Cabo, Tiran, Rianxo, Robaleira, Ondarroa eta Zarautz, Pantaleon eta Castro.

-Gipuzkoako Udaberri Batel Sariaren bigarren estropada, larunbatean 10:30ean, Getarian. Infantilentzat eta kadeteentzat. Han izango da Zumaia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide