Kabalgata antolatzeko bilera deitu du Udalak

Baleike 2014ko ekainaren 5a

Elkarte, talde eta herritarrak daude deituta, datorren asteazkenean, 19:30ean, Alondegian.Iaz lehen aldiz Udalak hartu zuen bere gain hainbeste urtetan Txepetxa Elkarteak betetako lana, Zumaiako zenbait talderen eta herritarren laguntzarekin. Orduan baloratu zen beharrezkoa zela herriko talde eta elkarteen lankidetza eta ardura, eta Kabalgata garaiz antolatu ahal izateko bilera deitu du Udalak, datorren asteazkenean, ekainaren 11n, 19:30ean Alondegian.

Harremanetan jarri nahi izanez gero: 943681056 edo kultura@zumaiakoudala.net.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide