Zumaiako Bildu, EAJ eta Aralar udal taldeek bat egin dute igandeko giza katearekin

Baleike 2014ko ekainaren 5a

Ohar honen bidez, Zumaiako Bildu, EAJ-PNV eta Aralarreko udal ordezkariak zumaiar guztiengana zuzentzen gara, gure arteko erabateko adostasunez honakoa adierazteko: Euskal Herria Nazioa dela; Euskal Herriak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duela; Herritarron garaia dela. Horregatik, GURE ESKU DAGO taldeak antolatu duen Giza kateari gure sostengua ematen diogu.

Halaber, herritarrak animatu nahi ditugu igande honetan, ekainaren 8an, parte har dezaten Durango eta Iruñearen arteko Giza kate horretan, Herri bezala dagokigun erabakitzeko eskubide demokratikoa aldarrikatzeko.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Zumaiako Gure Esku Dago taldeari, siglen gainetik eta pentsaera anitzetako herritarrak batuz lan asko egin baitute ekainaren 8ko ekimena prestatzeko.

Igandean Ezkio-Itsason ikusiko garelakoan,

Zumaiako BILDU, EAJ-PNV eta ARALAR

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide