Ekainaren 13an hasiko dira Alaiko jaiak

Baleike 2014ko ekainaren 5a

Ekainaren 13tik 15era ospatuko dira Alai auzoko jaiak. Aurten ere ekitaldiz betetako egitaraua osatu dute, adin guztietako jendearentzat. Ekainaren 14an, larunbatean, herri bazkaria egingo dute. Txartelak dagoeneko salgai daude auzoko tabernetan. Helduenak 12 euroan jarri dituzte eta haurrenak 9 euroan (paella, postrea, kafea eta edaria). Hemen ikus dezakezue egitaraua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide