Alebin eta infantil mailako txirrindulariei bi lasterketa baino ez zaizkie falta denboraldia amaitzeko. Larunbatean Lezon dute proba, eta bihar zortzi Zumaian.
Aurreko asteburuan Lasarten izan zuten lasterketa. Alebinetan Mikel Azkue 5. sailkatu zen eta Mikel Manzisidor 29. izan zen. Infantileetan, Gaizka Gurrutxagak 2. eta Ovidiu Mihai 21. bukatu zuten. Nahia Urbieta izan zen nesken artean lehena.
Junior mailan, joan den igandean Anoetan Haritz Eizagirrek denboraldiko lasterketarik onena egin zuen; karrera gogorra izan zen eta Eizagirre ia amaiera arte lehen multzoan ibili zen. Azken mendatean atzean gelditu zen eta gero pelotoi nagusian helmugaratu Jon Agirrerekin batera. Agirre bere lehen denboraldia osatzen ari da junior mailan eta aldaketa handia eman du, denboraldi polita ari da egiten, lasterketa guztiak amaituz eta gainera hazten ari dela esan daiteke. Gorka Etxabek ezin izan zuen lasterketa bukatu matxuren ondorioz. 45 ziklista bakarrik ailegatu ziren helmugara, abiatutako 82etatik. Haritz Eizagirre 26.a izan zen, Jon Agirre 27. Aste honetan Zarautzen dute lasterketa, larunbatean 16.30ean. Etxetik gertu luzitu nahiko dute gure txirrindulariek, Meagan gora edo Garaten edo amaierako Urtetako igoeran.
Gorka Etxabek ez du parte hartuko, iganderako Espainiako pistako selekzioarekin kontzentratuta baitago Mallorcan.
Sub-23 mailan, Aitor Olaziregik Bergaran korrituko du igandean, aurreko astean ez zuen lasterketarik izan, eta etenaren ondoren onena emateko asmoz itzuliko da lehiara da, denboraldiko bigarren zatian lehenengoan baino hobeto ibiltzeko asmoarekin. Asteazkenean erlojuaren aurkako Gipuzkoako Txapelketan hartuko du parte, Aizarnazabalen jokatuko den Gervaisen oroimenezkoan. Gorka Etxabe eta Eider Unanue ere bertan izango dira, bakoitza bere mailan.